Elikagai gotortu

Elikagai gotortua elikagai baten konposaketa normalari dagokiona baino kopuru handiagoan nutriente bat edo batzuk gehitzen zaizkionean deritzo. Ez da elikagai aberastuekin edo funtzionalekin nahastu behar.

Gotortutako elikagaiak osasun publikoaren gain efektua izan dezakete gotortze mailaren, gehitutako nutrienteen biodisponibilitatearen eta elikagaiaren kontsumitze mailaren arabera.

Kasu batzuetan, elikagaiak nutriente gehigarriez hornitzea aukera komertziala da soilik, baina beste batzuetan, osasun publikoaren politika da eta honen helburua nutrienteen gutxiegitasuna duten pertsonen kopurua murriztea da.

Eskualde bateko oinarrizko elikagaiek nutriente batzuen gabezia edo gutxiegitasuna izan dezakete eskualdearen lurraren arabera edo dietaren bidez ez dutelako beharrezko nutriente kantitatea lortzen. Nutriente hauen gehitzeak, eskala handian dauden mikronutrienteen gabeziak sortzen dituen gaixotasunak prebenitzeko erabil daitezke.[1]

  1. (Ingelesez) «Micronutrient Fortification and Biofortification Challenge | Copenhagen Consensus Center» www.copenhagenconsensus.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy